Moodle-i konpetentzia zuzena egin diezioken aplikazio berria plazaratu dute Google-ekoek. Aplikaizo honen izena Google Classroom da eta ikasleekin komunikazio zuzena izateko aukera ematen du. Gaur egun beta egoeran dago eta frogak egiteko eskakizun bat luzatu behar da. Asmoa, irailerako guztiz irekia izatea izango litzateke Google Apps for Education barruan dauden ikastetxeentzat..
Aplikazio honek, gaur egun, 3 erabilera izango lituzke:
Lanak, ariketak, bidali eta jasotzea erreztuko du. Irakasleak zeinek egin duen ala ez errez ikus dezake.
Ikasle irakaslearen arteko komunikazio bide bat izango da, galderak, zalantzak, azaltzeko.
Ikaslearen antolakerako balio izango du, zer ariketa falta zaion egiteko edo noiz bukatzen den aurkezteko epea jain dezakelako.
Xabier Mendozak, ikastetxeko irakasleak, parte hartu du EEGapps III. jardunaldietan. INFOTUT, aplikazioa aurkeztu du, tutorearen lana errezten duena. Irakasleak, tutoreak eta familien arteko informazioaren transmisioa erreztu dezaken herraminta bat da, Google Driven kalkulu orrietan oinarrituta dago, eta partekatze aukerak erabiltzen ditu komunikazioa errezteko.
Aurkezpena hurrengo bideoan aurkitzen da, bertan jardunaldian izandako hitzaldi guztiak ikus daitezke, baina zuzenean Xabierrena ikusi nahi izanez gero, 45. minutuan hasten da.
Nola egiten da hori? Argi daukagu zetan datza? Hurrengo hitzaldiaren bitartez, Carlos Monereo-k konpetentzia hau argitzen saiatzen da. Kasu praktikoak eta adibideak jartzen ditu.
Easy Poster Printer nahi duzun tamaineko posterrak egiteko programa da. Edozein irudi edo argazki, nahi beste handitu daiteke, 20x20 m-taraino, inpresora arrunt bat erabilita. Irudiak zenbat eta bereizmen handiagoa izan orduan eta hobeto geratuko da. Progamak irudia zatitzen du nahi dugun atal kopurura, eta emaitzak berehala ikus daitezke.