DOWNLOAD etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DOWNLOAD etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Easy Poster Printer



http://www.gdsoftware.dk/products.aspx

Easy Poster Printer nahi duzun tamaineko posterrak egiteko programa da. Edozein irudi edo argazki, nahi beste handitu daiteke, 20x20 m-taraino, inpresora arrunt bat erabilita. Irudiak zenbat eta bereizmen handiagoa izan orduan eta hobeto geratuko da. Progamak irudia zatitzen du nahi dugun atal kopurura, eta emaitzak berehala ikus daitezke.



2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

PyDownTV

PyDownTV Espainiako telebista kateek euren orrietan zintzilikatzen dituzten bideoak jeisten laguntzen duen web orri bat da. Telebista kateetako web orrietan saio edo dokumental interesgarriak aurki ditzazkegu baina gehienetan nahiko zaila izaten da gure ordenagailura jeitsi eta konexiorik gabe ikustea. PyDownTV orrian bideo horiek jeistea errezten da. Ez dago ezer instalatu beharrik, bideoaren url edo helbidea sartuta, bideo zein kalitatean jeitsi nahi den galdetzen du eta aukera egin eta gero hasten da artxiboa zure ordenagailuan gordetzen. EuskalTelebistakoak lortzeko hurrengo trikimailua jarraitu behar da: EITB.